Estore, gortina bilgarri eta eta pertsiana beneziarren garbiketa Donostian

Etxebizitza eta profesional guneen garbitasuna, irudia eta argitasuna zaintzen ditugu, konplikazio, ezusteko eta esfortzurik gabe

Bandalux

Bandalux

En Disa realizamos limpieza profesional de estores, cortinas enrollables y persianas venecianas en Donostia - San Sebastián para hogares, oficinas, alojamientos turísticos, comercios y espacios de trabajo.

Gure espezialitatea estore bilgarriak, screen estoreak, polyscreen estoreak (poliesterrezko screen-ak), gau-egun estoreak, pertsiana beneziarrak, lama bertikalezko gortinak eta panel japoniarrak garbitzea da, material eta formatu bakoitzerako produktu egokiak erabiliz.

Izan ere, estoreak behar bezala garbitzea ez da hautsa kentzea bakarrik; espazio baten itxura eta giroa aldatzen dituen elementu bat zaintzea da.

Estore, gortina bilgarri eta pertsiana beneziarren garbiketa, mota guztietako guneetan.

Espazio bakoitzak behar desberdinak ditu. Disa-n garbiketa espazioaren erabilerara, estore edo pertsiana beneziar motara eta lortu nahi duzun emaitzara egokitzen dugu.

Bandalux

Ostatatze turistikoen estore eta pertsiana beneziarren garbiketa

Hotel, apartamendu turistiko, landetxe eta oporretako etxebizitzetan, estore eta pertsiana beneziarren garbiketak eragin zuzena du bezeroaren lehen inpresioan. Espazioa garbiagoa, argitsuagoa eta zainduagoa dela antzematen da eta horrek zerbitzuaren, kalitatearen eta ostatuaren irudiaren pertzepzioan eragiten du.

Etxebizitzetarako estoreen garbiketa

Gu konturatu gabe, etxeko estoreek hautsa, orbanak (mantxak) eta giroko zikinkeria pilatzen dituzte. Gure zerbitzua, etxeko argitasuna eta garbitasun sentsazioa berreskuratzeko pentsatuta dago, estoreak desmuntatu, etxean garbitu, igurtzi edo materiala kaltetu dezaketen irtenbide inprobisatuak erabili gabe. Garbiketa sakon eta iraunkorra lortzen dugu, estoreen eta gortina bilgarrien bizitza erabilgarria luzatzen laguntzeko.

Alergiak dituzten pertsonentzako estoreen higienizazioa

Estoreek, lamek eta ehunek etxean behar bezala garbitzeko zailak diren lekuetan hautsa pilatu dezakete. Hautsari alergia edo akaroekiko sentikortasuna duten pertsonentzat, higienizazio profesionalak ongizate sentsazioa hobetzen laguntzen du.

Enpresa eta bulegoetako estoreen garbiketa

Bulego, klinika, kontsulta, denda eta lan-zentroetan estore garbiek ordena, profesionaltasuna eta zaintza transmititzen laguntzen dute. Pertsiana beneziarrak, screen estoreak, gortina bertikalak eta panel japoniarrak garbitzen ditugu, espazioaren erritmora eta beharretara egokituz.

Bandalux

Bandalux

Argia irabazi eta hobeto sentiarazten duten espazioak
Batzueta, dekorazioa aldatzea ez da beharrezkoa gela garbiagoa eta zainduagoa sentitzeko. Galdutakoa berreskuratzea besterik ez da behar: ARGIA.

Denborarekin, estoreek eta pertsiana beneziarrek hautsa, orbanak (mantxak) eta zikinkeria pilatzen dituzte, eta horrek pixkanaka espazioaren argitasuna itzaltzen du.

Garbiketa profesional batek argitasuna, ordena eta zainduta egotearen sentsazioa berreskuratzen laguntzen du, obrarik eta beharrezkoak ez diren erosketarik egin gabe.

Zergatik Disa aukeratu estore eta pertsiana beneziarren garbiketarako?

Zure estoreak aldatu aurretik, galdetu iezaguzu
Zure estoreek edo pertsiana beneziarrek argitasuna galdu, hautsa pilatuta, orbanak badituzte edo lehen bezala ikusten ez badira, agian ez dira ordezkatu behar. Batzuetan behar dutena garbiketa profesionala da.

Disan garbitasuna, argitasuna eta zainduta egotearen sentsazioa berreskuratzen laguntzen dizugu zure etxean, ostatatze turistikoan, enpresan edo laneko guneetan, Donostian.
Scroll to Top