Disa enpresa, egoera sinple baten ondorioz sortu zen: detaileetan erreparatzeko eta espazioak zaindutak sentitzeko lan egiten dugun ekipoa gara.

Denborarekin, espazioak zaintzeko modu hori, Donostian sortutako enpresa honetan bilakatu zen. Bertan, estoreen eta pertsiana beneziarren garbiketa profesionalean espezializatu gara.

Estoreak, gortina biribilgarriak eta pertsiana beneziarrak kaltetu gabe nola garbitu: hasten zarenean sortzen den zalantza.

Normalean suertatzen den egoera hau da: orbana (mantxa) edo hautsa ikusi, eskua estoretik pasa, pilatutako hautsa nabaritu eta garbitzea ez dela hain zaila izan behar, pentsatzen dugu. Ondoren, estore bilgarriak kaltetu gabe nola garbitu daitezkeen informazio bilaketa egiten dugu.

Ez da gauza bera ehunezko estoreak garbitzea, skreen estoreak edo gau-egun estoreak tratatzea. Eta pertsiana beneziar bat garbitzea erraza dirudi, lama bakoitza banan bana garbitzea tokatzen den arte.

Disan egoera hauek egunero ikusten ditugu. Horregatik zerbitzu hau sortu genuen: estoreak, gortina bilgarriak eta pertsiana beneziarrak behar bezala garbitzea ez dadin inprobisatutako garbiketa izan.

Nola garbitzen dugu estore mota bakoitza, espazioen zaintzatik sortutako enpresa batean

Estore bilgarriak, screen estoreak, polyscreen estoreak (poliesterrezko screen izenez ere ezagunak), gau-egun estoreak eta pertsiana beneziarrak garbitzeko linea espezifiko bat sortu dugu: bezeroak ez ditu desmontatu behar, ezta gortinen materiala kaltetu dezaketen irtenbideak inprobisatu beharrik ere.

Gustiaz gu arduratzen gara

Estoreak behar bezala garbitzea, inprobisaziorik gabe

Disan ez dugu garbitzeko formula bakarra erabiltzen. Ehun mota, materialaren egoera, mekanismoa, ikus daitezkeen orbanak eta zikinkeri maila aztertzen ditugu, nola garbitu erabaki aurretik.

Ondo garbitzeak ez du beti gehiago insistitu behar denik esan nahi.

Batzuetan, igurtzeaz noiz gelditu behar den jakiteak esan nahi du.

Eta irizpide hori ez da egun batetik bestera ikasten.

Urteak daramatzagu estoreen eta pertsiana beneziarren garbiketa profesionalean lanean, material bakoitzak nola erantzuten duen eta pieza bakoitzak zer behar duen ezagutzeko. Gaur egun gutxi ezagutzen den zerbitzua bada ere, guretzat ez da berria: urteetan pilatutako esperientziari esker, segurtasunez eta inprobisaziorik gabe lan egitea lortu dugu.

Zu ez konplikatzeko, gu arduratzen gara.

Gure zerbitzua garbitasuna, argitasuna eta zainduta egotearen sentsazioa berreskuratu nahi duten etxebizitza, bulego, ostatatze turistiko, hotel eta profesionalen gunetarako pentsatuta dago, estoreak desmuntatu gabe, denbora galdu gabe eta materiala kaltetzeko arriskurik gabe.

Guk pieza bakoitza aztertu, estore mota baloratu eta garbiketa modurik egokiena aukeratzen dugu, ehunaren, mekanismoen eta piezaren egoeraren arabera.

Izan ere, estoreak behar bezala garbitzea ez da hautsa kentzea bakarrik. Estoreen bizitza erabilgarria luzatzea helburua da, espazio baten itxura eta sentsazioa aldatzen dituen elementuak zainduz: sartzen den argia, ordenaren sentsazioa eta, inork aipatu ez arren, garbitasunaren lehen inpresio hortaz arduratzen gara.
Scroll to Top